Deialdia
Eguna: 2025ko ekainaren 17an
Ordua: 18:30ak, lehen deialdian; 19:00, bigarren deialdian; eta 19:30ak, hirugarren deialdian.
Lekua: Artzabalgo areto nagusia (Usurbil)
Gai-zerrenda
1. Ongietorri eta irekiera
2. 2025ko batzarraren akta onartzeko bi bazkide izendatu
3. 2024 kudeaketa plana onartzea
4. 2024ko ekitaldi ekonomikoko kontuak eta emaitzen banaketa proposamena onartzea
5. Kapital sozialari esleitutako interesen ordainsariaren berrespena
6. 2025ko kudeaketa plana onartzea
7. 2025ko aurrekontua onartzea
8. Kontseilu errektorearen berritze partziala onartzea
9. Kontseilu Errektorearen bestelako komunikazioak
10. Galde-eskeak
Sortalde, Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitatea Kooperatiba Sozietatea
Kontseilu Errektorea
Oharrak:
- Estatutuen arabera, hiru deialdi adierazi baditugu ere, bigarren deialdian batzarra hasteko moduan izango garela aurreikusten dugu. Beraz, 19:00etarako agertzeko eskatzen zaizue bazkideei.
- Bazkideren batek batzarrean parte hartzeko ezina balu, bere botoa eman dezake, ordezkari bat izendatuta. Horretarako, formularioa inprimatu eta ordezkariari eman diezaioke, batzarrean balia dezan. Formularioa eskatzeko helbidea: info@sortalde.eus
- Izen-ematea: https://labur.eus/sortalde

