Deialdia
Eguna: 2026ko ekainaren 15ean
Ordua: 18:30ak, lehen deialdian; 19:00, bigarren deialdian; eta 19:30ak, hirugarren deialdian.
Lekua: Txirikordako aretoa (Usurbil)
Gai-zerrenda
1. Ongietorri eta irekiera
2. 2026ko batzarraren akta onartzeko bi bazkide izendatu
3. 2025 kudeaketa plana onartzea
4. 2025eko ekitaldi ekonomikoko kontuak eta emaitzen banaketa proposamena onartzea
5. Kapital sozialari esleitutako interesen ordainsariaren berrespena
6. 2026ko kudeaketa plana onartzea
7. 2026ko aurrekontua onartzea
8. Kontseilu Errektorearen bestelako komunikazioak
9. Galde-eskeak
Sortalde, Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitatea Kooperatiba Sozietatea
Kontseilu Errektorea
Oharrak:
- Estatutuen arabera, hiru deialdi adierazi baditugu ere, bigarren deialdian batzarra hasteko moduan izango garela aurreikusten dugu. Beraz, 19:00etarako agertzeko eskatzen zaizue bazkideei.
- Bazkideren batek batzarrean parte hartzeko ezina balu, bere botoa eman dezake, ordezkari bat izendatuta. Horretarako, formularioa inprimatu eta ordezkariari eman diezaioke, batzarrean balia dezan. Formularioa eskatzeko helbidea: info@sortalde.eus

