Identifikatu genuen energia sorkuntzarako lehen aukera, partekatutako eguzki instalazio fotovoltaiko batean oinarritzen da, zeina autokontsumora bideratu dugun (sortzen den unean bertan baliatuz, merkatuan saldu beharrean).
Instalazio fotovoltaikoa eraiki dugunean, estalki gaineko instalazio hauetan, eguzki energiaren bidez energia sortzen den gunetik, 2km-ko* erradio batean sartzen diren kontsumitzaileak batu zitezkeen instalazio honetara (kontagailutik kontagailurako distantzia, oinplano zuzenean).
* Autokontsumo kolektiboaren erradioa 2 kilometrotik 5era handitu da gaur egun (7/2026 Errege Lege Dekretua).
Gure lehen kokapena, AGERIALDE (Udarregi HH-LH) eraikineko estalkia da, Alperro Buru kalean kokatzen dena. Usurbilgo Udalarekin sinatu dugun lagapen bati izan da hau posible.
Bertan parte hartzeko aukera izan duten kontsumitzaileak azalera honetan kokatzen dira:

* Lehen aipatu bezala, erradio hau 5km-ra zabaldu da, Usurbilgo eremu zabalago bat hartuz; etorkizuneko balizko proiektuetan bazkide gehiagok parte hartu ahal izango dute.
Proiektuak oso harrera ona izan du eta une honetan, plaka fotovoltaiko guztiak hartuta daudenez, SORTALDE, beste instalazio fotovoltaiko bat eskeini ahal izateko bidea jorratzen ari da.
INSTALAZIOAREN INGURUKO XEHETASUNAK
Instalazioak 100kW nominaleko gaitasuna du, eta guztira 194 eguzki-plaka instalatu ditugu:
194 plaka x 0,530 kWp = 102,82 kWp / 100kWn

Instalazio honen bitartez, 89 hornidura inguru hornitzeko aukera dugu (etxebizitza zein merkatal gune), bakoitzean, %30 inguruko autokontsumoa eskuratzeko helburuarekin (kasuan kasu, erabiltzaile bakoitzaren kontsumo ohituren arabera aldatuko dena).
| AUTOKONTSUMO INSTALAZIOAREN DIMENTSIONAMENDUA | |
| INSTALAZIOAREN DATU TEKNIKOAK | |
| Eguzki plaka kopurua | 194 unitate |
| Instalatutako potentzia | 102,82kWp / 100kWn |
| Sorkuntza (kWh/urte) | 111.178,60 kWh/urte |
| Saihestutako emisioak | 13,5 TCO2 |


ENERGIAREN BANAKETA
Bazkideei, instalazioaren % bat esleitu zaio, eta zuzenean, bere argi-indar fakturan autokontsumoaren aurrezpena jasotzen du.
OHIKO GALDERAK
- Honelako instalazio fotovoltaikora batuz gero, ez da inolako egokitzapenik egin behar norberaren instalazio elektrikoetan. Egokitzapen bakarra, eguzki panelak kokatuko diren estalkiari lotutako horniduran egin behar da.
- Instalazio fotovoltaikoaren jabe edo titularra, SORTALDE (Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitatea edo EBK) da. Kooperatiba honen bazkide diren norbanako zein enpresa edo entitateek hartu dezakete parte instalazioan. Parte hartze horren bitartez, euren hornidura elektrikoaren fakturan aurrezpen bat jasoko dute. Horretarako, kooperatibak erabakiko du bazkide bakoitzari dagokion inbertsio zatiaren zenbatekoa eta kooperatibaren funtzionamenduari lotutako kuoten zenbatekoa.
SORTALDEk, aurrerantzean ere proiektu gehiago egiteko asmoa du. Beraz, esteka honen bitartez egin zintezke kooperatibako bazkide, lan talde ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin, eta balizko hurrengo proiektuetan izen-eman eta itxaron zerrendara batzeko.
Proiektuaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan info@sortalde.eus posta elektronikoan.
EGUZKI-PLAKEN FUNTZIONAMENDUA

