ENERGIA HIDROELEKTRIKOA

Energia Hidroelektrikoaren historia

HASIERA

Uraren erabilerak atzera joaz aintzinako zibilizazioetaraiono garamatza; besteak beste:  greziarrak eta erromatarrak. Hauek errota hidraulikoa erabiltzen zuten lanerako, ura ponpatzeko, aleak ehotzeko… Hau izan zen lehen pausoa uraren energia zinetikoari etekina ateratzeko, nahiz eta garai hartan ez zen erabiltzen elektrizitatea sortzeko.

APLIKAZIO MODERNOAK

Industria Iraultzan zehar, ur-erroten diseinuak hobetu ziren fabriketako eta erroten makineria mugiarazteko. XIX. mendearen bigarren erdian, uraren indarra sorgailu elektrikoekin bateratzea lortu zen, horrela lehen zentral hidroelektrikoak sortuz.

XX. MENDEKO HEDAPENA

XX. mendean zehar, hainbat herrialdek presak eta zentral hidroelektriko handiak eraikitzeari ekin zioten garapen-estrategia gisa. Adibide ezagunak dira:

  • Asuangoko presa (Egipto), mende erdialdera hasia.
  • Hoover presa (AEB), 1930eko hamarkadan eraikia.
  • Hiru Arroiletako presa (Txina), munduko proiektu handienetako bat (1994–2006 bitartean eraikia).

Azpiegitura erraldoi horiek ez ziren elektrizitatea sortzeko soilik, baita uholdeen kontrola, ureztapena eta inguruko populazioentzako ur-hornidura bermatzeko ere.

GAUR EGUNGO EGOERA

Gaur egun, energia hidroelektrikoa da mundu mailan elektrizitate ekoizpen handiena duen energia-iturri berriztagarria. Herrialde askok (Norvegia, Kanada, Brasil, Txina, besteak beste) beren energia elektrikoren zati handi bat hidroelektrizitatetik lortzen dute, baliabide hidriko ugariengatik eta urteetan bildutako esperientziagatik.

Abantailak

1. berriztagarria eta garbia

Azpiegitura eraiki ondoren, elektrizitate ekoizpenak ez du ia CO₂ edo bestelako berotegi-efektuko gasik sortzen. Gainera, uraren zikloa naturala eta etengabe berriztatzen da.

2. Egonkortasuna eta fidagarritasuna

Beste energia berriztagarri batzuekin alderatuta (eguzki edo haizea), hidroelektrizitatea erraz erregula daiteke, ur-emaria kontrolatuz momentuko eskari elektrikoari egokitzeko.

3. Erabilera-kostu baxuak

Presa edo zentral hidroelektrikoa eraikitzeko hasierako inbertsioa altua bada ere, epe luzera ustiapen- eta mantentze-kostuak baxuak izaten dira, instalazioaren bizi-zikloa hamarkadetan luzatzen baita.

4. erabilera aniztasuna

Zentral hidroelektriko askok elektrizitatea sortzeaz gain, beste helburu batzuetarako ere balio dute:

  1. Uholdeen kontrola.
  2. Lurretarako ureztapena.
  3. Ur edangarriaren hornikuntza.
  4. Ibaien emarien erregulazioa.

5. Errendimendu energetiko handia

Uraren energia potentziala energia elektriko bihurtzeko efizientzia oso handia izaten da, energia-galerak txikiak direlako beste sistema batzuekin alderatuta.

Desabantailak

1. Hasierako inbertsio altua

Presa eta zentral hidroelektriko handiak eraikitzea oso garestia da, eta denbora asko behar izaten da eraikitzeko. Honek gainkostu ekonomiko garrantzitsua ekar dezake.

2. Inpaktua ingurumenari eta gizarteari

  1. Ekosistemen uholdeak eta biodibertsitate-galera: Urtegi handiek,  basoak, laborantza-lurrak edo gizakiaren asentamenduak hondoratu ditzake, ingurunea erabat aldatuz.
  2. Populazioen lekualdatzea: Presa handien proiektuetan, hainbat komunitate  eremu batetik atera behar izan dira.
  3. Ibaien aldaketa: Ibaien ziklo naturalak aldatzen dira, arrain migratzaileei eta habitata bertan duten espezieei kalte eginez.

3. Ur baliabideen mendekotasuna

Zentralaren errendimendua ibaien emari eta urtegiaren ur-mailaren araberakoa da. Lehorte-garaian, ekoizpen-ahalmena nabarmen murriztu daiteke.

4. Hondamendien arriskua

Presa handien egitura-akats batek, nahiz eta arraroa izan, uholde larriak eragin ditzake, ondorio humanitario eta ekonomiko handiekin.

5. Eraikuntza denbora luzea eta administrazio-konplexutasuna

  1. Epe luzeak: Plangintzatik martxan jartzera urteak edo hamarkadak igaro daitezke.
  2. Baimenak eta inpaktu-azterketak: Proiektu handiek ingurumenean duten eragina sakonki aztertu behar dute, eta horrek prozedura burokratiko konplexuak eskatzen ditu.

Etorkizunerako ikuspegia

1. Modernizazioa eta eraberritzea

Gaur egun, presa erraldoi berriak eraikitzearen ordez (kostu ekonomiko eta ingurumenerako eragin handia dutelako), gero eta proiektu gehiago bideratzen dira lehendik dauden azpiegiturak modernizatzera, turbina eta kontrol-sistemak hobetuz efizientzia handitzeko.

2. Mikro eta mini-hidraulika

Interesa handituz doa ibai, ubide edo jauzi txikiagoak aprobetxatzen (mini-hidraulika), ingurumenean eragin txikiagoa sortzen baita eta inbertsio txikiagoa eskatzen baitu.

3. Kudeaketa jasangarria

Proiektu berriek edo lehendik dauden zentralen egokitzapenek neurri osagarriak hartu behar dituzte ingurumena babesteko, hala nola arrainen ibilbideak, emari ekologikoen kudeaketa eta presen inguruko basogintza-planak.

4. Beste energia berriztagarriekin osagarritasuna

Erregulazio-ahalmenari esker, hidroelektrizitateak eguzki- eta haize-energiaren etenak konpentsatu ditzake, sare elektrikoan erreserba edo babestutako hornidura moduan funtzionatuz.