ENERGIA TRANTSIZIOA BAI, BAINA, NOLA? Mahai ingurua eta solasaldia

Datorren astean Energiaren Trantsizioaren inguruko mahai inguru eta solasaldia izango dugu punta puntako hiru ikerlarirekin.

 ’Energia Trantsizioa bai, baina, nola?’ galderari erantzuten saiatuko gara. Energia berriztagarrietan oinarritutako energia sorkuntza, kudeaketa, gobernantza eta beste haimaika gaien inguruan arituko gara solasean.

Jarraian hizlarien ibilbidea energiaren inguruko ikasketa eta lanetan:

Aitziber Sarobe
– Biologa eta Zientzietan doktorea (EHU)
– Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean irakaslea (Mondragon Unibertsitatea)
– Zarauzko Arkamurka natura-elkarteko kidea
– Naturkon Gipuzkoako natura-talde eta talde ekologisten elkarteko partaide eta ordezkaria
– Biodibertsitatearen galerarekiko garapen iraunkorraren paradigmak duen itsutasunaren kontra dihardu lanean

Iñaki Barcena
– Zuzenbidean lizentziatua
– Gizarte eta Politika Zientzietan doktorea
– Irakasle eta ikertzaile Zuzenbide Publikoaren eta Nazioarteko ikasketen sailean Politika eta Administrazio sailean zuzendari (EHU)
– Ikertzaile-irakasle bisitaria Bretaina Handian (Bradford), Hamburgon (Hamburg Universität) eta Nevadan (Nevada University)
– EKOPOL taldearen koordinatzailea (EHU)

Markel Peñalba
– Ingenieritza industrialean lizentziatua (EHU)
– Master Aurreratua Itsas Energia Berriztagarrietan (ENSTA Bretagne, Frantzia)
– Ikerketa laguntzaile (TU Clausthal, Alemania)
– Olatu-energiako ikerketa praktikante (Teknalia, EH)
– Filosofian doktorea (NUI Maynooth, Irlanda)
– Irakasle eta ikertzaile (Mondragon Unibertsitatea)

Hizlariak:
Aitziber Sarobe, Iñaki Barcena eta Markel Peñalba

Noiz?
Maiatzak 8, 19:00

Non?
Sutegiko Auditoriuma (Usurbil)

Sarrerak:
Ez da sarrerarik eskuratu behar (doan)