MUTRIKUKO OLATU PLANTARA TXANGOA

Mutrikuko olatu planta, olatuen energia aprobetxatzen duen Europa osoko lehenengo planta komertziala da.

SORTALDEk, Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitateak, bigarren txangoa antolatu du, beste energia berriztagarri mota bat ezagutarazteko. Mutrikura dugu bidaia oraingoan, bertan, energia berriztagarri hau zertan datzan azalduko digute.
Etor zaitez Olatuen energia ezagutzera SORTALDErekin surfeatuz!

Txangoaren inguruko informazioa

Nola: autobusez (dohainik)

Noiz: 2025ko azaroaren 15ean

Irteera: 9:00etan, Bordatxoko Biribilgunetik

Itzulera: 14:00etan, Bordatxoko Biribilgunera

Izen-ematea

Izen-emateko bi bide dituzue:

· Galdetegia betez: labur.eus/sortalde

· Emailera idatziz: info@sortalde.eus