PROIEKTUAK

Autokontsumo partekatua
(Eguzki-panel fotovoltaikoak)

Identifikatutako lehen energia sorkuntzarako aukera eguzki instalazio fotovoltaiko partekatuan oinarritzen da, zeina autokontsumora bideratuko litzatekeen (energia sortzen den unean bertan, etxebizitza eta bestelako kontsumo puntuetan baliatuz). 

Eguzki-panelak

Aholkularitza

Ekimena abiatu zenetik, indar berezia eskaini nahi izan diogu herritarron ahalduntzea
sustatzeari. Bide horretan, Usurbilgo udalak, Energia Bulegoa zabaltzeko erabakia
hartu du 2024 urteari begira. Eta beraz, elkarren arteko lankidetza bilatu nahi dugu,
energiaren inguruko informazioa eta kontzientziazioa hedatzeko asmoarekin.

Gure asmoen artean, honakoak aurkitzen dira besteak beste:

Energiaren inguruko aholkularitza eskaintzeko aukerak aztertzea:
·Fakturen errebisioa eta baldintzak hobetzeko aukerak identifikatzea
·Etxeko beroketa sistemak aldatzeko, merkatuan dauden aukera ezberdinen inguruko oinarrizko hausnarketak egiten laguntzea
·Autokontsumoaren onurak eta kontsumo ohiturak aldatazeko gomendioak ematea

Pobrezia energetikoa jasaten duten edota zaurgarritasun egoeran dauden herritarren bizi-kalitatea hobetze saiatzea

Gaiarekiko arduratuta daudenei, kontsumoa murrizteko neurriak hartzen laguntzea

Herri mailan identifikatutako gabezian aurren, formakuntza eta gaikako saioak antolatzea.
Herritarron saretzea oinarri izanda, jakintzak partekatu eta hedatuaz

Bestelakoak

Energia komunitate honek hainbat helburu ditu. Baina bide honetan, gure helburu nagusia, herritarrok energiarekin dugun harremana aldatzean oinarritzen da. 
Energia, gure bizitza erdiz erdi zeharkatzen duen gaia izanik, haren ikuspegia aldatzeko hainbat ekimen gauzatu nahi ditugu datozen urteetan.
Horretarako urteko egitarau proposamenak egin nahi ditugu, herri mailan arduratzen gaituzten gaiak lantzeko, hala nola, mugikortasuna, kontsumoen azterketa, energia elektrikoa, energia berriztagarriak: non, nola, zenbat?

harremanetarako

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jarri gurekin harremanetan.